Elurrak tontor batzuk zuritu arren ez du sortu aparteko arazorik

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 17a, 14:24
Neguaren atarian ailegatu dira lehen elur malutak. Astelehenean hasi ziren jausten eta iluntzerako tontorrik garaienak, Olaun eta Dominaga aldea esaterako, zurituta geratu ziren. Martitzenean oraindik elur gehiago egin zuen, baina herria zuritzeko beste ez zen geratu.


Baserri inguruetan, bai, horietan zuritu zuen: "Elur asko ez du egin baina zurituta utzi ditu bazterrak eta ezin kendu dago", jakinarazi ziguten.

Hori horrela, elurra kentzeko makinek lanean jardun dute aste guztian, bai Arlabango errepidean, bai herritik pasatzen den bidean. Eta gatza ere bota dute, izan ere, izotza egin du eta horrek oraindik arriskutsuago bihurtzen ditu errepideok. Hala ere, ez da aparteko istripurik eta arazorik izan Gatzagako errepideetan.

Elurra egiten duenean pala jartzen diote Udalaren kamioitxoari baserrietara doazen bide bazterrak garbitzeko. Baina oraingoan ez dute halakorik behar izan: "Ez dugu inongo baserrietatik laguntza deirik jaso", azaldu dute udaletxeko langileek.

Iragarpenek diote elurra sendo egingo duela bihar, hilak 18, 400-600 metrotara eta hortik behera ere bai. Zapatuan, ostera, izugarrizko hotza. Hortaz, elurra kentzeko makinek lanean jarraituko dute bideak garbi izan daitezen. Hala ere, herritarrek argi ibili beharko dute errepideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak