Elurra kentzeko makinak zain egon dira egunotan Arlabanen

Mirari Altube Arrese 2008ko aza. 27a, 11:35
Elurrak ez die lanik eman, baina gatza bota dute, izotzarekin arazorik ez sortzeko.

Eguraldi benetan txarra zegoen iragarrita astelehenetik eguaztenera bitartean: euri jasa handiak, haizea eta elurra 400 metro ingururaino. Hala gertatu izan balitz Arlabango errepidean pilatuko zen, baina azkenean esandakoa baino elur gutxiago iritsi da gurera eta ez du arazorik eragin. Hala ere, zain egon dira elurra kentzeko eta gatza botatzeko makina bi Arlaban gainean.

Gatza botatzen

Martitzen ilunkaran egin zuen elur gehien, Gatzagako tontorrik garaienak zuritzeko moduko zaparradak hain zuzen. Baina errepideetan ez zuen arazorik sortu nahiz eta elurra kentzeko makinek palak gertu izan lanerako. Gau horretan –eguaztenera bitarteko gaua–, ostera, tenperaturak asko jaitsi ziren eta izotza bota zuen. Errepideak eta bideak bustita zeuden eta izoztuz gero arriskutsu bihur zitezkeen; horregatik, gatza botatzen jardun zuten elurra kentzeko kamioiek eguazten goizean. Egun guztian geratu ziren zain, badaezpada, baina alerta egoera bukatutzat emana zuten ordurako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak