Elurra iritsi da Gatzagara

Mirari Altube Arrese 2007ko abenduaren 18a

Neguan sartzear gaudela, elurra iritsi da Gatzagako tontorrik garaienetara. Askorik ez du zuritu, baina leku batzuetan aurretik zegoen izotzaren gainean gelditu da, eta arriskua sortu.

Olaun aldeko baserririk garaienek, baita Goierri aldekoek ere, elurra ikusi dute gaur. Arlaban errepidearen ertzean dagoen Kaminerokua baserri alboan geratutakoari kosta egin zaio urtzea; izan ere, eguzkia ez da iristen bertara eta aurretik zegoen izotzaren gainean bota du elurra. Hala, San Juan Zahar eta Dominaga baserrietara doan bidea arriskutsu egon da goiz partean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak