Gatzagako Sorginak emakume elkarteak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko bazkaria egiteko ohitura dauka. Gainera, bazkalostean, isuskiak banatzen dituzte sorginen artean. Iaz Elosuko emakumeak ezagutu zituzten Gure Ametsa jatetxean –jangela berean egon ziren–, eta gustura egon zirenez elkarrekin aurten batera ospatzea erabaki dute. Bazkalostea girotzeko trikitilariak izango dituzte lagun, eta jolasak ere gertatu dituzte gatzagarrek ondo pasatzeko asmoarekin.