Udal Gizarte Zerbitzuak antolatu du ekitaldia, eta indarkeriaren aurkako leloa duen pankarta gertatzen dabiltza egunotan. Leloarekin bat egiten duten guztiei egiten die dei Gizarte Zerbitzuetako arduradunek parte har dezaten. Elkarretaratzea egin bitartean lazo zuriak banatuko dituzte.