Elikaduraren gaineko ikastaroa Sorginak emakume elkarteak antolatuta

Mirari Altube Arrese 2010ko ots. 26a, 16:45
Sorginak emakume elkarteak gertu dauka Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua. Elikaduraren gaineko ikastaroa izango dute martxoaren 5ean, egubakoitza, Garro jauregian (18:30) eta urtero egiten duten bazkaria zapatuan, Gure Ametsan. Izenemate epea zabalik dago domekara arte.

Amaia Diaz de Monasterioguren dietista oñatiarra izango dute lagun elikaduraren gainean jarduteko –bi orduko saioa– eta hainbat kontu landuko dituzte: elikatzeko ohitura desegokiak, litxarreri gehiegikeriak aztertu eta beste aukera batzuk ezagutarazi; eguneroko jatorduak, gosarien garrantzia eta afalorduaren arintasuna; eta elkartutakoen artean menu osasuntsu bat gertatuko dute sasoiko produktuak eta horien jatorria kontuan hartuta.

Gure Ametsan bazkaria

Bestalde, urtero legez bazkaltzera joango dira Sorginak elkarteko kideak martxoaren 8a ospatzeko. Zapatuan, hilak 6, izango da bazkari hori Gure Ametsa jatetxean. Bazkalostean, gainera, musika izango dute lagun dantzan egiteko eta isuski banaketa egingo dute sorginen artean.


Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago; interesa dtuen emakumeek Labidea dendara jo dezatela. Azken eguna domeka da, otsailak 28.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak