Ekitaldi apala izango da Dorletako Amaren urteurren ospakizuna

Mirari Altube Arrese 2008ko ekainaren 6a

Urriaren 25ean beteko dira 50 urte txirrindularien zaindaria den Dorletako Amaren irudia Arlabanen jarri zutela, eta zelan ospatu pentsatzen dabiltza.

Euskal Herriko txirrindulari batzorde baten interesa piztu du urteurrenak, eta Udalarekin harremanetan jartzeko lehen ahalegina egin zuen orain dela aste batzuk. Udalak jakin du Bizkaiko abade bat dabilela zerbait egin guran: "Ez dakigu zein den, baina txirrindulari izandako baten batekin harremana daukala esan digute. Gatzagan mezak esaten dituen Arantzazuko fraidearekin egon omen da, eta orain geuk joko dugu berarengana", argitu digu Eusebio Villar alkateak. Eta gaineratu du: "Jakinarazi digute ekitaldi apala egin gurako luketela, meza esan eta beste zertxobait. Edozer gauza eginda ere xehetasun gehiago jakin gura ditugu, zeintzuk etorriko diren esaterako".


Urteurrenaren kontua Dorletako Ama Txirrindulari Batzordearen eskuetan utzi gura du Udalak. Hala, bi batzordeak kontaktuan jarriko dituzte, eta ekitaldiak euren artean adostu. Hori bai, Udala gertu dago antolatuko diren ekitaldietan laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak