Eusebio villar alkateak eman du abisua. Otxandioarrak ari ziren Gatzagara iristen, azken aldapetan gora. Goizeko zortziak aldera irtenda, urteroko ohiturari jarraituz gaur ere Otxandioko herritar askok egin dute oinez handik Dorletako santutegirako bidea, ama birginaren eguna gatzagarrekin batera ospatzeko. Jende nagusia, eta baita neska mutikoak ere, ehun inguru, usadio zaharra galdu ez dadin. Denak ez dira, dena den, oinez etorri, izan da autobusez eta autoz etorri denik ere. Eta noski, gatzagar eta otxandioarrekin batera bailarako beste herri batzuetako jendea ere izan da.
Indarrak batzeko hamarretakoa egin dute iritsi bezain laster, eta gero meza, Eskoriatzako parrokiako abesbatzak lagunduta.