Dorletako Ama ziklismo probaren 29. aldia domekan

Maider Arregi 2007ko eka. 29a, 13:49
Iaz 90 txirrindulari ibili ziren, eta orduko arrakasta errepikatu gura dute antolatzaileek. 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariendako proba da, eta 10:00etan hasiko dute. 12:45 inguruan bukatuko dute.

Bukaera 12:45 inguruan

Dorletako Ama Txirrindulari batzordeak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin, Dorletako Ama txirrindulari probaren 29.  aldia jokatuko dute etzi. 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariek jardungo dute norgehiagokan, 10:00etan hasita. Gure bailaran gora eta behera ibili ostean, 12:45 inguruan bukatuko dute lasterketa herrian bertan.

Iaz 90 txirrindulari

Lehen, iraileko Andramaixa jaietan egiten zuten proba, baina iaz erabaki zuten uztailera aurreratzea eta Goierri auzoan San Martinen omenez egiten duten ospakizun eguna aprobetxatzea. Aurreratzearen arrazoia izan zen irailean txirrindulari gutxi etortzen zela, beste konpromiso batzuk zituztelako. Hala, 90 txirrindulari inguru elkartu ziren iaz, tartean hainbat debagoiendar, eta aurten ere antzeko arrakasta izan gurako lukete antolatzaileek. Alfus taldeko Jon Pena bizkaitarrak irabazi zuen proba orduan.
Txirrindularitza batzordea, bestalde, lanean dabil irailean egingo duten mendi bizikleta proba gertatzen. Irailaren 9an, domeka, izango da, eta herritarren laguntza beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak