Debagoieneko erretiratuen elkarteetako jokalari onenak gaur kartetan Toki Ederren

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 29a, 10:48
Karta jokoan jardungo dute gaur arratsaldean (15:30) Toki Eder erretiratuen elkartean –Garro jauregian–. 60 bat lagun elkartuko dira, guztiak Debagoieneko erretiratuen elkarteetako bazkideak, eta Gipuzkoako txapelketarako sailkatzeko asmoarekin etorriko dira.

Aurretik kanporaketak jokatu dituzte herri bakoitzeko elkarteetan, eta, hain zuzen, irabazleak dira Gatzagara indarrak neurtzera datozenak. Musean, tutean eta briskan egingo dute bikoteka eta modalitate bakoitzeko irabazleak Debagoieneko txapeldun izendatuko dituzte.

Iaz txapela Gatzagara

Erretiratuen elkarte batzuetan ohitura handia dute karta jokoan egiteko eta hori igarri egingo da gaur. Iaz Gatzagako emakume bikote batek eskuratu zuen txapela Gipuzkoako txapelketan, briskan eginda. Maritxu Plazaola eta Beni Altuna izan ziren onenak eta aurten ere izendapen horri eutsi gurako diote. Hala ere, ez da samurra izango, kanporaketa gainditzeko Debagoieneko erretiratu onenei irabazi beharko diete-eta gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak