Bukatuta Dominaga baserrira doan bidea

Mirari Altube Arrese 2007ko azaroaren 22a

Arlabango errepidetik gora Dominaga baserriraino doan bidea konpontzen ibili dira azken hilabetean, eta txikikeria batzuk geratu arren egiteko, bukatu dituzte lanak.

Arlabanen, Dorletako amabirjinaren irudi parean hasi eta Dominaga baserriraino doan bidea zabaldu egin dute, eta porlana bota diote. Aldundiak egin ditu lanok, eta 120.000 euroko aurrekontua izan dute. Eusebio Villar alkatea pozik azaldu da egindakoarekin: "Eskatutakoak bete ditu, urak hartzeko behar bezala jarri esaterako, eta beste hobekuntza txiki batzuk ere egin dituzte: ganaduarendako ura sartu". Inguruko basoetako egurrak ateratzeko bertatik ibiliko dira hemendik aurrera kamioiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak