San Millan parrokia nagusiari itsatsita dagoen abadetxeari aurrealdea eraberritu diote azken hilabeteotan eta oso dotore utzi dute. Barrualdean, ostera, ez dute inolako lanik egin eta oraingoz asmorik ere ez daukate.
Errentan bizi izan dira bertan urte askoan, baina azken urteotan hutsik zegoen eta gero eta egoera kaskarragoan. Behin berrituta berriro errentan ematea da asmoa eta elizbarrutiko ordezkariek diote interes handia piztu duela bizitza bakarra duen abadetxeak.