Bisita gidatuak egiten dabiltza gatz museoan eta Jakionen

Mirari Altube Arrese 2009ko mar. 23a, 13:13
Gastronomia Jardunaldien barruan daude bisitak, eta Gure Ametsak eta Soranek menu berezia eskaintzen dute, Mankomunitateak antolatuta.


Debagoieneko turismoa bultzatzeko jarri du abian Mankomunitateak Gastronomia Jardunaldiak ekimena. Eskualdeko turismo bulegoek eta hainbat jatetxek egin dute bat ekimenarekin, baita Gatzagako batzuek ere.
Iturriko gatza mahaian gozo leloarekin, Gatzaga eta bertako jarduerak ezagutzeko aukera eskaini du Mankomunitateak. Gatz museora eta Jakionera –barazki eta fruta kontserba enpresa– egiten dituzte bisita gidatuak, 3 euroren truke. Domeketan dira bisita horiek (11:30) eta ordubete pasatxo irauten dute. Hain zuzen, atzo taldetxo bat izan zen bertan, aste bukaera luzea aprobetxatuta. Apirilaren 30ean bukatuko da egitasmoa.
Menua, sasoiko produktuekin
Eskualdea ezagutzeaz gain, bertako gastronomia dastatzeko aukera eskaini gura du Mankomunitateak. Horretarako, sasoiko produktuekin egindako menuak gertatu dituzte jatetxeek herritar eta bisitariei eskaintzeko –gazta, odolosteak eta pellak, ezinbestekoak–. Hainbat jatetxek onartu dute jardunaldietan sartzea; Gatzagaren kasuan, Gure Ametsa jatetxeak eta Soran Etxea hotelak.
Bi aste pasatu dira egitasmoa abian jarri zutenetik eta Soran hoteleko ugazabek diote oraindik goiz dela balorazioa egiteko. Jatetxera joandako gehienek ez dutela ekimen horren berri diote, baina, menu bereziaren eskaintza eginez gero, askok hartzen dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak