Udalekuetako ekintza izan arren zapatuan izango da, eta horregatik umeek gurasoekin joan beharko dute. Gainera, zaldiak erreserbatu egin behar dituzte zaldi gainean ibiltzea gura dutenendako; hori horrela, lehenbailehen eman behar da izena. Interesatuak Labidea dendatik pasa daitezela.
Zalditegira irteera zapatuan egingo dutenez umeek, aste barrurako beste ekintza bat antolatu dute Gureleko kideek: Ariznabarrako rokodromora (Gasteiz) irteera. Gaztetxoendako izango da hori, eta umeak bitartean, igerilekuan ibiliko dira. Gainera, urtero legez, Gamarrako igerilekura joango dira eta Gaztainuzketara gaua pasatzera.