Jendeak ikusi, erosi eta artisau-lanen prozesua bertatik bertara ezagutzeko aprobetxatu du goiza; beira puztuaren erakustaldiak, esaterako, askoren begirada erakarri du. Gaztaina erreek eta Sorginak emakumeen elkartekoek prestatutako taloek ere arrakasta izan dute.
Eguraldi eskasak ez du jendea atzeratu eta batutako jendetzak antolatzaileen aurreikuspenak gainditu ditu; aparkatutako autoak Dorletaraino iritsi dira ia.