Bidegorriaren proiektua dela-eta arduratuta dago Udala

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 10a, 13:28

Gatzagatik pasatuko den bidegorriaren proiektua jaso du Udalak egunotan, halaxe eskatu zuelako orain hiru aste. Gainbegiratua egin diote proiektuari, eta "ez dela gatzagarrendako bidegorria" esan du.

Bidegorriaren proiektuari iradokizun bi egitea onartu zuen Gatzagako Udalak irailaren 19an egindako osoko bilkuran. Batetik oraingo bideak errespetatzea eskatu zuen, eta bestetik, Gure Ametsa jatetxe inguruan egindakoa errespetatzea, hala hitzartu zuten-eta orain urte batzuk jabearekin. Proiektua ikusi gura zutela eskatu zioten Aldundiari, eta egunotan jaso dute udaletxean.


Eusebio Villar alkateak azaldu digu iradokizunok ez dituztela kontuan hartu eta oso kezkatuta daudela: "Ez da izango Gatzagakoendako bidegorria, Debagoieneko gainerako herrietatik datozenendako baizik", izan ere, ez da Gatzaga herritik pasatuko proiektuaren arabera. Marin auzotik Gatzagainera egingo du ibilbideak: "Eta gatzagarrok automobilean joan beharko dugu Gatzagainera bizikletarekin ibiltzeko", dio. Hori horrela, alegazioa aurkeztuko diote proiektuari eta Aldundiari eskaera egin: herriraino ekar dezala bidegorria.


Gatzagainen erdi-erditik

Hori gutxi ez, eta ikusi dute Gatzagainen ez dutela errespetatu sasoi bateko trenbidea: "Samurrena egin dute eta trenbidea hartu beharrean erreferentzia, telefono antenara egindako bidea hartu dute. Hala, baso aldera egin beharrean, guk gura genuen moduan, erdi-erdira ekarri dute bidegorriaren ibilbidea proiektuan", azaldu du alkateak.
Eta eskaerok lehenbailehen bideratuko dituzte Aldundira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak