Bi txirrindulari lasterketak egingo dituzte

Mirari Altube Arrese 2010ko api. 30a, 17:35
Dorletako Ama txirrindulari batzordea hasi da Gatzagan egingo dituzten bi txirrindulari lasterketak antolatzen. Joan den astean egin zuten lehen batzarra kideek, eta, Udala laguntzeko gertu azaldu denez, bi lasterketekin aurrera egitea erabaki dute.

Udalaren dirulaguntza

Ia 7.000 euroko aurrekontua du bi lasterketa antolatzeak, eta, krisi sasoi honetan dirutza hori lortzea zaila dela jakinik, bakarra egitea aztertuko zuela iragarri zuen txirrindulari batzordeak iaz. Erabakirik hartu aurretik udal ordezkariekin egin dute berba eta iazko dirulaguntzari eutsi egingo diotela esan diete: "Beharbada %10eko jaitsiera izango duela laguntzak esan digute, baina lasaitu ederra hartu dugu", diote batzordeko kideek.
Hori jakinik, bi lasterketekin aurrera egitea erabaki dute: "Lasterketa gutxi antolatzen dira gure ibarrean, eta ez antolatzeak pena handia ematen zigun".

Uztailaren 4an

Uztailaren 4an –Zurtitzako San Martin eguna– 32. Dorletako Ama txirrindulari lasterketa egingo dute 23 urtez azpiko eta elite mailako gazteek. Iaz, ia 100 txirrindulari etorri ziren eta aurten ere antzeko kopurua gurako lukete.

Irailaren 5ean, ostera  –Andramari jaiak– mendi bizikleta ibilaldia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak