Beste lau urterako izendatu dute Jose Inazio Beloki bake epaile

Mirari Altube Arrese 2010ko urt. 11a, 11:37
Abenduko azken astean egindako osoko bilkuran izendatu zuen udalbatzak Jose Inazio Beloki bake epaile. Bera bakarrik aurkeztu zen Udalak egindako deialdira, azken deialdian legez, eta dagoeneko hainbat urte daramatza lan horretan.

Posturako eskatutako baldintza guztiak betetzen zituen Belokik eta udalbatzak ez zuen zalantzarik izan izendatzeko orduan. Bake epailearen ordezkoaren postua, ostera, hutsik geratu da.

Eginbeharrak

Astean behin joateko ohitura du Belokik udaletxera dagozkion lanak betetzera –egubakoitzetan–, baina ez dauka ordutegi zehatzik. Horregatik berarekin egon beharra izanez gero hitzordua aurrez egin behar dute herritarrek udaletxera deituta.
Erregistro zibilari dagozkion kontuak bideratzen ditu batez ere: jaiotzak, ezkontzak, liburuetan inskripzioak… Eta bitartekari lanak ere egiten ditu, epaitegietatik gatzagarrendako datozen deialdiak bideratu, esaterako. Lau urterako hartu du kargua Belokik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak