Berogailua jarri dute gatz museoan

Mirari Altube Arrese 2009ko azaroaren 27a

Neguko bisitak gozoagoak izateko asmoarekin berogailua jarri dute gatz museoan. Gas-tanga jarri du bertan Repsolek eta instalakuntza guztia eginda dago. Baimenaren zain daude orain martxan jartzeko.

Museoan neguko ordutegia daukate. Bisita gidatuak zapatu eta domeketan bakarrik egiten dituzte: 12:00etan, euskaraz eta 13:00etan, gazteleraz. Aste barruan taldeak bakarrik hartuko dituzte eta hitzordua aurrez eginda izan behar dute. 


Gatz museoko arduradun Aitziber Gorosabelek dio ikastetxeetatik datozen neska-mutikoen bisitek behera egin dutela azken hilabetean baina erretiratuenak igo direla: "Museoaz gain, Dorletako santutegia, herria, Jakion enpresa eta beste hainbat txoko ikusten dituzte horiek". San Milixan eguneko bisita kopuruarekin oso pozik dago Gorosabel: "Beste San Milixan jai batzuetan baino askoz gehiago hurreratu dira museora".

Museoa indartu beharra

Ekainean hartu zuen Gorosabelek, berak bakarrik, Labidea dendaren, turismo bulegoaren eta gatz museoaren ardura. Dendan berrikuntza batzuk egin ditu eta pozik dago herritarrek izan duten erantzunarekin. Gatz museoari dagokionez, ostera, "beste aire bat" behar duela uste du: "Museoa indartu beharra dago, baina poliki-poliki etorriko da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak