Berdintasun Plana egiteko batzarra

Mirari Altube Arrese 2009ko azaroaren 5a

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana egiten dabil Bideberri mankomunitatea. Batzarrak egingo dituzte horretarako, lehena datorren martitzenean izango da, hilak 10, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:00-20:00).

Antzuolak, Elgetak eta Leintz Gatzagak osatuta daukaten Bideberri mankomunitateak –Gizarte Zerbitzuei dagokien gaiak kudeatzeko– iaz abian jarritako prozesuari jarraipena emango diote eta plan horren diseinua egingo dute. Hiru herrietan landuko dute parte-hartzean oinarrituta dagoen sistema bitartez eta herritarren iritziak jaso gura dituzte egunotan. Horregatik, batzarrak egingo dituzte eta Gatzagan martitzenean izango da, hilak 10, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:00-20:00).

Lantaldeak osatu

Elhuyar Aholkularitza dabil bideratzen Berdintasunaren Plana. Eta antolatutako batzarraren helburua da emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunen inguruan hausnartzea herriko ordezkari politikoek, udal teknikariek eta herritarrek. Gainera, egungo egoera hobetzeko ekintzak proposatzeko aukera izango dute guztiek. Lehenengo batzar horren ostean lantaldeak osatuko dituzte eta beste bi batzar egingo dituzte gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak