Batzarra egingo du herritarrekin Udalak uztailaren 23an

Mirari Altube Arrese 2008ko uzt. 22a, 17:47
Batzorde orokorra elkartuko da eguaztenean, hilak 23, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30).

Udal agintariek, herriko elkarte eta taldeetako ordezkariek eta herritarrek osatzen dute batzorde orokorra, eta aldiro izaten dituzte batzarrak, ahal dela hilero. Alkatea da batzorde horretako burua eta deialdia egiten duena. 


Azken proiektuen berri ematen die alkateak batzordeko kideei, eta oraingoan iraileko Andramaixa jaietako egitaraua iragarriko diete. Herriko elkarteek, ostera, dituzten ekimenak, arazoak eta kezkak jartzen dituzte mahai gainean. Elkarteetako ordezkariek zuzenean jasotzen dute Udalaren gonbidapena: Gurel guraso elkarteak, Sorginak emakume taldeak, Toki Eder erretiratuenak, txirrindularitza batzordeak eta pilota taldeak. Baserritarrak eta tabernariak, ostera, ordezkari barik daude, ez dutelako elkarterik. Eusebio Villar alkateak eskatu die ordezkariak izendatzeko eta batzarretara etortzeko: "Batzorde hori delako kezkatzen dituzten gaiak azaltzeko tokia". Herritarrek ere parte har dezakete batzarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak