Batzarra dago egubakoitzean Korrika gertatzen hasteko

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 26a, 12:49
16. Korrika hasteko gero eta gutxiago geratzen da, eta Korrikari lagundu eta ekitaldietan parte hartzeko gertu dauden guztiek batzarra egingo dute egubakoitzean, hilak 27, Toki Eder elkartean (18:30).

Korrika aitzakia hartuta eta iritsi bitartean herrian antola daitezkeen ekintzen proposamenak jasoko dituzte hilaren 27an. Gainera, Korrikaren lekukoa Gatzagatik pasatzerakoan zelan antolatu hasiko dira pentsatzen. Horregatik iritziren bat bota gura duenak edo proposamenen bat egin, orduantxe dauka aukera, guztiak izango dira-eta ongietorriak.

Gatzagara apirilaren 5ean

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! da 16. Korrikaren leloa, eta euskaraz ikasten eta galdutakoa berreskuratzen jardun duten horiek guztiak omendu gura dituzte. Gatzagan ere halako hainbat daude, eta bereziki eurak izango ditu gogoan Korrikak.

Tuteran hasiko du ibilbidea lekukoak martxoaren 25ean, eta geratu barik ibiliko da apirilaren 5ean Gasteizera ailegatu bitartean. Gatzagara azken egunean iritsiko da Eskoriatzatik bueltan, apirilaren 5eko goizaldean hain zuzen, Gasteizera bidean.

Korrikari lagundu gura diotenek hainbat era dituzte: Korrika laguntzaile eginda, materiala erosita, diru bilketetan lagunduta, Korrika batzordeetan parte hartuta eta zelan ez, lekukoaren atzetik takarradan,joanda. Hortaz, lagundu gura duenak aukerarik asko izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak