Batzar orokorra du gaur Gurelek zuzendaritza berritzeko

Mirari Altube Arrese 2010ko urt. 18a, 13:44
Gurel guraso elkarteak gaur, astelehena, du batzar orokorra (18:00). Bazkide guztiek dute gonbidapena eta kultura etxean elkartuko dira zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko asmoarekin.

Lau lagunek osatzen dute elkarteko zuzendaritza eta bi urterako hartzen dute ardura. Azken bi urteotan presidente izandako Nerea Marurik eta idazkari lanak egin dituen Aitziber Gorosabelek utzi egingo dute batzordea eta bi horien ordezkoak hautatu beharko dituzte. Zuzendaritzan jarraituko dutenak, ostera, Bea Alvarez eta Dorleta Elkorobarrutia dira. Behin kideak hautatuta karguen banaketa egingo dute lauren artean; hala ere, izendapenak izendapen, guztiek izango dituzte eginbeharrak.

 

Inauteriak antolatzeko

Batzarrean elkartutakoek orain arte egindako lanaren gainean jarduteko aukera izango dute: ludoteka eta liburutegiaren martxa, Gabonetako oporretan egindako ekintzak… Eta aurrera begira egin daitezken ekitaldien proposamenak ere gustura jasoko dituzte batzordeko kideek. 


Zuzendaritza berria, gainera, berehala hasi beharko da lanean ate joka daudelako Inauteriak. Hain zuzen otsailaren 13an, zapatua, ospatuko dituzte Gatzagan eta zein ekitaldi antolatu ume eta gazteendako erabaki beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak