Basoan zelan jokatu arautu dute

Mirari Altube Arrese 2008ko urriaren 23a

Abereak basoan ibiltzea arautzen duen ordenantza onartu berri dute, eta ordenantza horretan basora doazen txangozaleek zelan jokatu ere arautu dute.

Basoak garbi mantendu behar dituzte mendizale eta bisitariek, eta norbera arduratuko da sortutako hondakinak jasotzeaz. Sua egitea debekatuta dago egokitutako lekuetatik kanpo, eta guztiz debekatuta dago baldintza egokirik ez badago –haize handia, lehorte luzea–. Debekatuta dago, gainera, zaratak sortzen dituzten tresnak erabiltzea, eta ohiko zelaietan txakurrak aske ibiltzea.
Aisialdirako ibilgailuak –motordunak zein bizikletak– baimendutako bideetan bakarrik ibil daitezke eta aparkalekuetan utzi behar dira. Kanpatzea gura izanez gero eskaera Baso Administrazioari jakinarazi behar zaio. Eta ezingo da kanpaldirik egin iturrietatik 50 metro baino gertuago.

Ordenantzako arauren bat urratuz gero Gipuzkoako Baso Administrazioak dauka zigorra jartzeko ahalmena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak