Gatzagak 1000 hektarea inguru baso publiko ditu eta horien kudeaketa plana 1994an proposatu zen. Orain, baina, plan hura berrikusteko garaia heldu da eta Gipuzkoako Foru aldundiak aurkeztu du gaur Gatzagan proposamen berria.
Helburua 100 urteren bueltan, basoen etorkizuna bermatzea litzateke, horretarako propio prestatutako planen bitartez.
Hazitik datozen arbolen bitartez beraz, basoen biziraupena bermatzea da berrikuspen planaren funtsa. Proiektua eginda badago ere, txosten ofiziala landu gabe dago oraindik baina Gipuzkoako Diputaziotik Gatzagako udalari adierazi diotenez, oraingo urtean aurkeztuko dute basoen ordenazio proiektua. Basoen ordenazio proiektuak, basoen kudeaketak zer nolakoa behar duen izan adierazten du. Egun, ingurumenaren beharren araberako azterketen baitan egiten dira ordenazio proiektu horiek, baso kudeaketak faunan eta floran eragin negatibori sor ez dezan. Ingurumenaren beharrei egokitutako lehen baso eta mendien kudeaketa plana Aizkorri eta Urbian egin zuten.
Aurkezpen ekitaldiaren ostean, bertaratuek mendi publikoetara eta pribatuetara egin dute bisita eta ondoren, Dominarako sarbidearen inaugurazioa egin dute. Hain zuzen ere, gatzagamendia mendira doan zoruaren ormigoitze lanak ere izan dituzte izpide. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Dominaga baserriaren pareraino ormigoia ipini dut, eta baita San Juan baserri pareraino ere. Guztira 4.632 metro koadro pasa ormigoitu dira , eta menditik abereak errepidera jaitsi ez daitezen kanadiar parrilla bat ipini da, ondoan oinezkoendako pasabidea ere ipini dutelarik.. Gainera, mendiko beharretarako, basotik ateratzen diren egurrak pilatu eta kamioiak euren lana erosotasunez egin ahal izateko gune bat egokitu da Dominaga parean