Bardeetara doaz Gureleko kideak

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 28a, 16:26
Irteera antolatu du Gurel guraso elkarteak hurrengo aste bukaerarako. Bardeetako natura parkearen inguruetara (Nafarroa) doaz eta 32 lagunek eman dute izena.

Zapatuan, ekainak 5, irtengo dira herritik goiz samar (08:00) eta Arguedas herrian dagoen Senda Viva natura parkera joango dira. Eguna pasatuko dute han: animaliak bisitatu; urarekin jolas egin; jolasparkean ibili eta hegaztien erakustaldia ikusi. Ume, gazte eta helduek, guztiek topatuko dute zer ikusi eta zerekin ondo pasatu Senda Vivan.
Lo egitera Bardeen inguruan dagoen kanpinera joango dira eta hurrengo egunean, hilak 6, irteera egingo dute Bardeetako paisaia harrigarria ezagutzeko. Batzuk bizikletan joango dira eta beste batzuk oinez.

Goiz pasa egin eta gero itzulerako bidea hartuko dute; hala, bidean bazkaldu eta 19:00 ingururako etxeratuko direla uste dute antolatzaileek.

Ekaineko ekitaldiak

Gurelek aurten antolatutako bigarren aste bukaera pasa izango da hori. Lehenengoa maiatzaren 1ean egin gura izan zuten herri inguruan lo eginda, baina eguraldia ez zuten izan lagun orduan.

Bestalde, ekainean ludoteka zerbitzuari agur esango dio Gurelek eta San Juan bezperako ekitaldiak antolatuko ditu, udako solstizioari ongietorria emateko. Eta ezin dira ahaztu uztaileko udalekuak; laster hasiko direla egunak zehaztu eta ekitaldiak lotzen jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak