Ikastaroa martxoaren 9an izango da, 10:00etan, kultura etxean, eta hiru ordu iraungo du.
Honako gaiak landuko dituzte, besteak beste:
- Elikadura eta elikagaien higienea.
- Elikagaien kutsadura eta horrek sor ditzakeen osasun arazoak.
- Elikagaiak nola kontserbatu.
- Higienearen gaineko arauak.
- Ohitura onak.
- Lokal, instalazio eta makinen egoera.
- Garbitasuna eta desinfekzioa.