Egin beharreko lan guztiak bukatuta dituzte, eta gas-tangak gertu daude. Oraindik ez daukatena baimena da, eta horretarako aldizkari ofizialean publikatu beharra dago jarduera eskaera. Paper kontu horiek Repsolek berak egin behar ditu, eta ondoren emango dio baimena Jaurlaritzak.
Urtebete baino gehiago da gasaren kontua bideratzen hasi zela Udalbatza, eta gasa herrian ikusi barik desegin beharko da ekainaren 16an.