Azpiru Ugarte taldeko Ugaitz Artolak esprintean irabazi zuen Gatzagan

Mireia Bikuña 2007ko uzt. 2a, 12:12
Dorletako Ama lasterketaren 29. aldia jokatu zen atzo Gatzagan. Goizeko 10etan irteera hartu zuten txirrindularien artean, Azpiru Ugarte taldeko Ugaitz Artola izan zen azkarrena.

Lasterketak zituen 115 kilometroak egiteko, 2:42:49 segundu erabili zituen. Denbora berberarekin, haren taldekide Oscar Puyol sailkatu zen bigarren tokian. Azkenik, podiumeko hirugarren tokia Cafes Baque taldeko Ismael Estebanek bete zuen.
Halaber, mendiko saria Ugaitz Artolak irabazi zuen, eta taldekako sailkapeneko saria, Azpitu Ugartek.

Irteera, Gatzagako plazan

Gatzagako plazan kokatuta zegoen helmugatik, 95 txirrindulari abiatu ziren. Edozelan ere, helmugara, 48 bakarrik iritsi ziren. Dorletako Ama proba ekainean egiten denetik, parte-hartzaile kopuruak gora egin du: 2005ean, 28 txirrindulari lehiatu ziren; iaz, 90; eta atzo, 95.

Txirrindulariek Bergara aldera hartu zuten. Lehenengo itzuli hartan, taldetxo batek aurrera egin zuen. Bada, bigarren itzulirako, txirrindulari askok lasterketa utzi egin zuten. Hortaz, proban jarraitzen zutenek bat egiten zuten berriro ere.

Azken metroak Gatzaga erdigunetik egin ziren. Hala, bertan zeuden zaleen animuekin, Ugaitz Artolak Oscar Puyoli aurrea hartu zion azken metroetan.
Antolatzaileak pozik agertu ziren, txirrindulariek eta zaleek emandako erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak