Auzolanean herria txukuntzeko deia egin du Gurelek, biharko

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 1a, 15:55
Herriko bazterrak garbitu eta txukuntzeko asmoa daukate Gurel guraso elkarteko kideek bihar, hilak 2. Lanak egindakoan bazkaltzeko elkartuko dira Toki Eder elkartean.

Auzolanean zera egingo dute: bazterrak garbitu, horma batzuk margotu eta lorontzietako loreak aldatu. Eguraldia lagun eta umore ona aldean lanak gustura egingo dituztelakoan daude Gureleko kideak. Gero, Toki Eder elkartean bazkalduko dute guztiek.

Bestalde, Garro jauregian dauden ludoteka eta liburutegia astelehenean, urriak 4, zabalduko dituzte. Iaz egondako begiraleek –Garazi eta Maitane– izango dute bertaratuko diren umeen ardura eta hainbat ekintza antolatuko dituzte, inor asper ez dadin. Iazko ordutegia (17:00-19:00) izango duela ludotekak jakinarazi dute Gureleko kideek, "behintzat abendura bitartean".

Eta hurrengo aste bukaeran, urriaren 9an eta 10ean, kometen eguna egingo dute Garaion (Araba) eta hara joateko asmoa daukate Gatzagako gurasoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak