Aspaldiko ohitura da Gatzagako baso publikoetan dagoen egurra herritarren artean banatzea, nahiz eta azken urteotan nabarmen egin behera eskaerak. Horretarako gutxienez urtebetez herrian erroldatuta egon behar dute eskatzaileek eta jasoko duten egurra derrigorrez herrian bertan erabiltzeko izango da.
Aldundiko basozainek erabakitzen dute urtero basoko zein gunetako egurra har dezaketen eskatzaileek, loteak esaten diete horiei. Izena emandako eskatzaile kopuruaren arabera egiten dituzte loteak eta zozketa bidez izendatu gero. Behin lotea emandakoan eskatzaile bakoitzak bota, txikitu, jaso eta ekarri behar du basotik egur hori.