Zerga batzuk ez dituzte igoko: egurra eta automobil txikien zerga. Horren arrazoia eman digu Eusebio Villar alkateak: "Gatzagan, guztiok behar dugu auto txiki bat, garraio publikoa eskasa delako". Egurrari dagokionean, azaldu digu gero eta herritar gutxiagok erosten duela, eta prezioa mantentzea erabaki dutela. Udalak bakanketak egin behar ditu basoan, eta gero, egur horri irtenbidea eman behar dio.