Astelehenean, baserriz baserri kantuan

Mirari Altube Arrese 2007ko abe. 20a, 13:16
Gabon egunean baserriz baserri kantuan joateko ohitura dute Gatzagan, eta aurten ere halaxe egingo dute Gurel guraso elkarteak antolatuta. 09:00etan aterako dira herritik autobus txikian.

Astelehenean, 09:00etan dute hitzordua, herrian, ume eta gurasoek. Autobus txikian joango dira umeak eta heldu batzuk eta gainerakoak automobiletan, baserriz baserri oinez ibiltzea gehiegitxo delako. Herriko trikitilariak izango dituzte lagun kantuan, eta Gabonetako protagonista ere bai, Olentzero berbera. Olaun aldeko baserrietatik hasiko dute ibilbidea; handik Dominagara eta Kaminero baserrira egingo dute. Hamarretakoa jan ostean Arabarantz joango dira: Arrikrutz, Inurrieta, Gure Ametsa eta Gatzagainetik pasatu, eta Goierri aldeko baserrietara iritsiko dira. Herrian bukatuko dute ibilbidea eguerdi partean, eta hor ere kantuan egingo dute. Ohitura duten legez, gehienak Toki Eder elkartean geratuko dira bazkaltzera.


Egutegiak banatu
Umeek kantuekin poztuko diete astelehen goiza baserritarrei, eta Udaleko ordezkariek opariarekin: 2008ko egutegia. Gatzagako bi baserriren argazkiak dituen egutegia argitaratzen du urtero Udalak, eta gero etxez etxe banatu. Astelehenean banatuko duten horretan Olaun aldean dagoen Artabilla baserria eta herrian bertan dagoen Dorlas –gatz museo aurrean– agertzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak