Asteisolorako bide sarrera konpontzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2009ko ekainaren 25a

Asteisolo baserrira doan bide sarrera konpontzen dabiltza egunotan. Landagipuzkoa egitasmoari esker egiten dabiltzan azken lanak dira.

Gatzagain inguruko bide sarrerak konpondu zituzten lehenengo, ikuspen handiagoa izateko sartu-irtenetan. Olaun Goikora doana egokitu zuten gero eta Arratekoa hirugarren. Hemen, gainera, horma dezentea egin dute harri handiekin. Bertako lurra biguna dela jakinarazi digu alkateak eta eusteko derrigorrez behar zuela halako horma. Lehen ur depositura joan behar zuten automobilek buelta eman eta Arrateko bidera sartzeko; izan ere, zuzenean sartu gura izanez gero maniobra egin beharra zegoen eta oso arriskutsua zen hori. Orain zuzenean sartu ahal izango dute era seguruan. Asfaltoa botatzea geratzen da hemen, baina Asteisolokoarekin batera egingo dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak