Abenduaren 20an hasi eta urtarrilaren 5a arte iraun duten Gabon ekitaldiotan aparteko arrakasta izan du joan zen zapatuan Donostiako Kutxagunera egindako irteerak. 45 lagun joan ziren –ume, gazte eta heldu– eta egun pasa bikaina egin zuten. "Egun guztia egin dugu Kutxagunean baina txikienak ere ez dira aspertu", esan zuten antolatzaileek. Gaztetxoak, gainera, Gasteizko Gabonetako parkean egon dira.
Astelehenean, ostera, frontenis txapelketa jokatu zuten pilotalekuan –argazkian txapelketako jokalariak–. Otxandion bizi den Aitor Ajuria nagusitu zitzaien gainerakoei eta txapeldunordea Asier Urizar izan zen.
Urtarrilean batzar orokorra
Gureleko kideak pozik daude ekitaldion arrakastarekin. Orain batzar orokorra antolatzen hasiko dira urtarrilean egingo dutelako eta zuzendaritza berria osatzeko kideak hautatuko dituzte.