Arlaban ingurua arautu gura du Udalak, eta proposatu du ostatu eta aisialdirako gunea zehaztea eta nekazaritza-turismoko jarduerendako tokia egitea. Horren berri emateko bilera egin zuen herritarrekin, eta sortutako zalantzak argitzeko plana egin duen arkitektoarekin beste bilera bat egin zuten interesatuek. Astebete geratzen zaie herritarrei alegazioak aurkezteko.