Arlabandik Dominagara doan bidea konpontzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2007ko urriaren 1a

Arlabango errepidetik gora, Dorletako amabirjinaren irudia dagoen paretik, Dominaga baserriraino doan bidea konpontzen dabil azken hilabetean Foru Aldundia.


Porlanarekin eginda zegoen bidea eta egurrekin pasatzen ziren pisu handiko kamioiendako ez zen egokia. Orain zabaldu eta gogortu egin dute, eta asmoa da basotik egurrak ateratzen dituzten kamioi guztiak bertatik pasatzea. Hala, ez dira Gure Ametsa jatetxe ingurutik ibili beharko orain arte egin izan duten moduan.

120.000 euroko aurrekontua dute lanok, eta Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuaren ardurapean daude. Laster bukatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak