Goizeko 6:30ean gertatu da istripua Arlabanen. Kamioi bat irauli egin da eta zeramatzan enborrak erori dira errepidera. Ondorioz, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan. Zirkulazioa errepide zaharretik, Gatzagatik, bideratu dute. Ez da zauriturik izan istripuan.