Arlaban, irekita dagoeneko

Ubane Madera 2010ko urr. 25a, 15:21
Hrrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, arratsalde ia osoa itxita egon ostean, zabalik dago berriz ere Arlabango mendatea eta normaltasunez gidatu daiteke bertatik. 12:40 inguruan kamioi bati habe bat jausi zaio Arlabanen, Leintz-Gatzagaren parean. Horren ondorioz, Ertzaintzak zirkulazioa desbideratu egin du.

Azken ordua (18:05): ez dago aldaketarik. itxita segitzen du Arlaban mendateak. Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, habea zatituta garabietara igotzen segitzen dute.

Azken ordua (17:05): itxita segitzen du Arlabanek. Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, moztu dute habea eta orain garabietara igo egin behar dituzte zatiok. Arlaban itxita dagoenez, zirkulazioak desbideratuta segitzen du: autoak Gatzagako errepide zaharretik eta kamioiak AP1 autobidetik.

(Azken ordua, 15:45): Arlabango mendateak itxita segitzen du. 40 metro eta 71 tonako habea osorik erretiratu ezin, eta langileak habea moztu eta zatika eramateko lanak egiten dabiltza. Garabiak ere hantxe daude aspalditik, beraz, mozketa lanak egin eta berehala erretiratuko dute habea. Dena den, Herrizaingo Sailak ez daki zenbat denbora beharko duten horretarako. Bien bitartean, errepideak moztuta segitzen du.

12:40 inguruan kamioi bati habe bat jausi zaio Arlabanen, Leintz-Gatzagaren parean. Horren ondorioz, Ertzaintzak zirkulazioa desbideratu egin du: automobilak errepide zaharretik eta kamioiak autobidetik. Herrizaingo Sailak emandako xehetasunen arabera, bidali dute garabia habea errepidetik erretiratzera, “baina oraindik ez da iritsi”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak