Antzerkia eta bazkaria Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Mirari Altube Arrese 2009ko mar. 6a, 14:12

Gaur hasiko dituzte Gatzagan Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunak.

Gaur hasiko dituzte Gatzagan Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunak. Gizarte Zerbitzuak eta Sorginak emakume elkarteak antolatuta Lakrikun taldeak Greban gaude antzezlana eskainiko du kultura etxean (19:00).


Sorginen ekitaldi nagusia, baina, bihar izango da, urtero legez bazkaria egingo dute Gure Ametsa jatetxean. Aurten, gainera, dei berezia egin dute herriko emakume guztiek parte har dezaten ospakizunean. Umore ona izango dute lagun bazkalorduan, eta bukatutakoan ohiturari jarraituz isuskiak zozketatuko dituzte; hori guztia musikak girotuta eta gura beste dantza egiteko aukera dutela. Gainera, elkartearen 22. urteurrena ospatuko dute sorginek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak