Badatoz Andramaixak!

Mirari Altube Arrese 2007ko irailaren 6a

Bihar, hilak 7, hasi eta domekara bitartean ospatuko dituzte Andramaixak gatzagarrek. Egitaraua lotuta dauka Udalak, eta noiz hasiko zain daude herritarrak.

Hona egitarauaren berri:

Irailaren 7a, egubakoitza:

- 18:00etan, jaien hasiera Raflen ezkila emanaldiarekin, eta bonba japoniarrak.

- 19:00etan, bederatziurrena Dorletako santutegian Eskoriatzako abesbatzarekin.

- 19:30ean, mokadutxoa herriko trikitilariekin.

- 23:00etan, kontzertua: The Crackers, Agressive Combat, Doubling Boys eta Never Surrender.

- 01:00etan, txerri harrapaketa.

- 04:00etan, adardunak eta poniak.


Irailaren 8a, zapatua:

- 11:30ean, otxandiarrei ongietorria.

- 12:00etan, meza nagusia Dorletako santutegian Eskoriatzako abesbatzarekin.

- 13:30ean, adardunak.

- 16:00etan, umeendako jolas parkea. Briska eta mus txapelketak eta txerri harrapaketa.

- 21:30ean, herri afaria. Txartelak salgai daude Labidea dendan.

- 24:00etan, dantzaldia Laiotz taldearekin, eta bolo txapelketa.

- 02:00etan, galtzontzilo lasterketa.


Irailaren 9a, domeka:

- 09:30ean, V. Mountain bike zeharkaldia. Izena bertan eman behar dute parte-hartzaileek.

    Umeak 11:00etan aterako dira, eta izen-ematea 10:30ean. Ibilbidea: Gure Ametsa jatetxetik Landara.

- 11:30ean, puzgarriak umeendako.

- 12:30ean, meza Dorletako santutegian.

- 13:00etan, txikiteoa Batukadak lagun eginda. Eta tortilla txapelketa.

- 17:30ean, pilota partiduak.

- 19:30ean, Malatu taldearen kontzertua.

- 20:00etan, jai bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak