Andramaixak hasteko gertu

Mirari Altube Arrese 2009ko irailaren 2a

Egubakoitza iristeko zain daude gatzagarrak Andramaixa jaiak hasteko. Jaien aurrekontua murriztu egin badu ere Udalak ekitaldi asko daude herritar guztiak asetzeko.

Hona egitaraua:

Irailak 4, egubakoitza

- 18:00, Jai hasiera etxafuego eta bonba japoniarrekin.

- 19:00, Bederatziurrena Dorletako santutegian eta herriko plazan zezen mekanikoa.

- 22:00, Rock kontzertua.

- 03:00, Zezen mekanikoa.

Irailak 5, zapatua

- 11:00, Kenpo erakustaldia.

- 12:30, Herri kirolak eta ondoren triki-poteoa.

- 16:00, Umeendako jolas parkea.

- 19:00, Bederatziurrena.

- 20:00, Zo Zomgo perkusio taldearen emanaldia.

- 21:30, Herri afaria.

- 24:00, Trikizio taldearekin dantzaldia eta bolo txapelketa.

Irailak 6, domeka

- 09:00, Mendi bizikleta zeharkaldia.

- 12:30, Meza Dorletako santutegian.

Eguerdian: Lapulga eta konpania, Javier Antoñana gitarra, El Penique kante, Giliyo perkusioa eta Askoa dantza.

- 17:00, Pilota partiduak.

- 18:00-21:00, Deiadar txaranga.

Irailak 7, astelehena

- 16:30, Umeendako jolas parkea.

- 19:30, Bederatziurrena Dorletako santutegian Eskoriatzako abesbatzarekin eta ondoren gazta eta ogia.

Irailak 8, martitzena

- 11:00, Otxandiokoei ongietorria.

- 12:00, Meza nagusia Eskoriatzako abesbatzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak