Andramaixa jaiak ospatzeko gertu

Mirari Altube Arrese 2008ko irailaren 5a

Gaur, irailak 5, hasi eta martitzenera bitartean ospatuko dituzte Andramaixak Gatzagan. Egitarau dotorea gertatu du Udalak herritarren laguntzarekin, eta ardurak alde batera utzi eta jaiekin gozatzeko deia egin die.

Hona egitaraua:

Egubakoitza, irailak 5

- 18:00etan, Raflen ezkila emanaldia eta bonba japoniarrak.

- 19:00etan, amabirjinaren bederatziurreneko meza Dorletako santutegian.

- 19:45ean, herri kirolak.

- 22:00etan, kontzertua: Material Rechazado, Krisis, Neallta Fola, Los Rechazados, Skovers eta talde gonbidatua.

- Kontzertu ostean pilota partiduak.

Zapatua, irailak 6

- 08:00etan, adardunak eta poneyak.

- 12:30ean, Kenpo arte martzialaren erakustaldi saioa.

- 13:30ean, adardunak eta poneyak.

- 16:00etan, umeendako jolas parkea.

- 16:00etan, mus eta briska txapelketak.

- 19:00etan, bederatziurrena.

- 19:30ean, herri txikiteoa.

- 21:30ean, herri afaria eta afalostean sabel dantza A´Marhaba taldearekin.

- 23:30ean, Tapia eta Leturia trikitilariak eta N¨Diakhasrytm perkusio taldea.

- 00:00etan, bolo txapelketa.

Domeka, irailak 7

- 09:30ean, VI. Mendiko Bizikleta Zeharkaldia.

- 11:30ean, grafitiak.

- 12:30ean, meza santua.

- 13:00etan, herri txikiteoa trikitixa doinuekin girotuta.

- 17:30ean, pilota partiduak.

- 19:00etan, bederatziurrena Dorletako santutegian Eskoriatzako abesbatzarekin.

- 19:30ean, gazta eta ogia Dorletan, herriko trikitilariek girotuta.

- 20:30ean, Kuluxka taldearen emanaldia.

Astelehena, irailak 8

- 11:00etan, Otxandioko herritarrei ongietorria.

- 12:30ean, meza nagusia Eskoriatzako abesbatzarekin.

- 16:00etan, umeendako jolasak.

- 19:00etan, musikarekin jaiei bukaera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak