Aldaketa gutxi erretitatuek egingo duten batzarrean

Mirari Altube Arrese 2008ko mar. 11a, 11:22
Toki Eder erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du zapatuan, martxoak 15, 17:00etan. Garro jauregian duten egoitzan da, eta ostean mokadutxoa eskainiko dute.

Zuzendaritza batzordeak iazko diru kontuak aurkeztuko dizkie bazkideei, eta ondoren, aurtengo ekintzen berri emango dute. Ez da aldaketarik egongo, eta urtero legez bidaia bi egingo dituzte: bata, udaberrian eta bestea, udazkenean. Zuzendaritza batzordearen asmoa da udaberrian feriaren batera joatea, eta udazkenean, Errioxa aldera, mahatsa dagoen norabait. Hala ere, aurrerago erabakiko dituzte kontu horiek. Bidaiekin batera, Gabonetan mus eta briska txapelketak egiten jarraituko dute. Eta Antzuola, Elgeta eta Gatzagako udalek osatutako Bideberri Mankomunitatetik dirulaguntza jasoko dutela jakinaraziko diete bazkideei.


Batzorde aldaketarik ez
Zuzendaritza batzordearen aldaketarik ez dute aurreikusi. Pedro Mari Elkorobarrutia da presidentea, eta Anjel Aranburuzabala presidente ordea. Idazkaria, Juan Mari Makazaga; diruzaina, Pantxi Ibarzabal; eta bokala Maritxu Plazaola. Kide batzuek, Makazagak eta Plazaolak esaterako, bederatzi urte daramatzate, baina boluntariorik ez dagoela, eta karguan jarraitzeko eskatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak