AHTren lanek herriko iturburuak lehortuko dituen beldur da Udala

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 21a, 12:49
Abiadura Handiko Trenaren proiektuari alegazioa aurkeztu zion Udalak, abuztuan. Astean egin duten osoko bilkuran berretsi egin zuten orduan egindako alegazioa.

Udal hauteskunde ostean eratutako udalbatzak lehen ohiko osoko bilkura egin zuen eguaztenean, irailak 19. Eta Eskoriatza eta Legutio artean egingo duten AHTren lanak izan zituzten berbagai. Marin auzotik Legutiora bitartean ia bost kilometroko tunela egingo dute. Hala, Gatzagako lur azpitik pasatuko da trena, eta horrek beldurtu egin du Udala. Herriko iturburuak lehortu egingo diren beldur dira, autobidearen lanekin gertatu zitzaien moduan. Orduan Lapikozuluetako iturburua lehortu zen, eta Gaztainuzketako mendi etxeak ur barik geratu ziren. Jarindo menditik gertu dagoen Marotobasotik dakarte orain ura, baina uda partean arazoak izan dituzte nahiko ur ez zegoelako. Eusebio Villar alkateak adierazi zuen arazoa kezkatzekoa dela: "Batetik ez dago ur nahikoa Marotobason, eta bestetik AHTren tunela oso gertu dago".


Udalak alegazio bakarra aurkeztu zuen eta oraindik ez du erantzunik jaso. Hainbat gatzagarrek, bestalde, lurrak dituzte Eskoriatza aldean, eta horiei desjabetzeak egingo dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak