Horretarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar dute –martitzen goizetan– edo udaletxeko 943 71 47 46 telefonora deitu, eta bertan daukaten izenemate orria betetzea gura dutela adierazi. Izena emateko azken eguna hilaren 11 da, eguaztena. Ikastaroa, ostera, ekainaren 16tik 20ra egingo dute.
Bost egunetan, hainbat gai
Aldundiak bideratzen duen Sendian egitasmo barruan antolatu dute prestakuntza ikastaroa, eta Ingema fundazioak koordinatuko du. Bost egunetan banatu dute –astelehenetik egubakoitzera, arratsaldetan–, eta hainbat gai landuko dituzte.
- Ekainaren 16an, astelehena (15:00-17:00), osasunaren, erizaintzaren eta laguntza teknikoen gaineko ikuspegia azalduko dute Icavi Bikain enpresako adituek.
- Ekainaren 17an, martitzena (15:00-17:00), komunikazioa eta erlaxapen teknikak landuko dituzte psikologo baten laguntzarekin.
- Ekainaren 18an, eguaztena, (17:30-19:30) mediku bat etorriko da mendekotasunak dituzten pertsonak zeintzuk diren eta zein arazo dituzten azaltzeko.
- Ekainaren 19an, eguena (15:00-17:00), Hurkoa fundazioko kideak izango dira ikuspegi legalen eta etikoen gainean jardungo dutenak.
- Ekainaren 20an, egubakoitza (15:00-17:00), euskarri diren baliabide sozialak izango ditu berbagai gizarte langile batek.