Abadetxearen aurreko aldea berrituko du Elizak

Mirari Altube Arrese 2009ko urtarrilaren 28a

Orain urte batzuk teilatua konpondu zioten abadetxeari eta orain hormak eta aurrealdea berrituko dizkiote. Joan zen astean hasi ziren aldamioak jartzen eta poliki-poliki hasiko dituzte lanok.

San Millan parrokia alboan dagoen abadetxeko azken errentariak orain dela 14 urte joan ziren. Ordutik mantentze lan gutxi egin dizkiote eta nahiko egoera eskasean dago: hainbat lekutan pitzadura handiak ditu, aurrealdean duen arkuan esaterako, eta leihoak apurtuta dauzka. Horiek guztiak konpondu egingo dizkiote eraikinaren egoerak okerrera egin aurretik eta itxura berria hartuko du etxeak laster. Barrualdea, ostera, ez dutela ukituko jakinarazi digute lanen arduradunek.

Errentan emateko

Elizako arduradunen asmoa da errentan ematea lehen legez. Eraikin handia da –solairu baten etxebizitza eta gainean ganbara– baina barrutik ere konponketa batzuk egin beharko dizkio bizitzera doanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak