Inbertsioak egiteko diru gutxi dagoela onartu zuen Eusebio Villar alkateak: 60.000 euro. Gainera, horietatik 23.000 euro Aldundiak emango dizkio. Diru partidarik handienak izango dira bigarren faseko azpiegitura lanak ordaintzeko –lurren desjabetzeak egiteko 14.000 euro–, eta berogailua jartzeko gatz museoan eta eskolan. Gainera, argindarraren transformagailua aldatu behar dute. Horretarako, baina, mailegua eskatu beharko du Udalak.
2008ko udal aurrekontua
- Pertsonal gastua 107.000 EUR
- Udal gastu arruntak 214.000 EUR
- Transferentziak 37.000 EUR
- Inbertsioak 60.000 EUR
- Beste gastu batzuk 6.000 EUR
- Aurrekontu osoa 427.826 EUR