32. Dorletako Ama txirrindulari lasterketa domekan

Mirari Altube Arrese 2010ko uzt. 1a, 14:08
Domekan, hilak 4, Zurtitzako San Martin eguna ospatuko dute Goierri auzoan dagoen ermitan. Gainera, 32. Dorletako Ama txirrindulari lasterketa jokatuko dute 23 urtez azpikoek eta elite mailakoak.

Meza esango dute Goierri auzoko ermitan San Martinen omenez (12:30) eta urtero legez mokadutxoa eskainiko die gero Udalak elkartutako guztiei.

120 kilometroko ibilbidea

San Martin egunaren bueltan Dorletako Ama txirrindulari lasterketa egin izan dute azken urteotan eta aurten 32. proba izango da. 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariek dute lasterketarako deia eta iazko datuak kontuan hartuz gero ehun kirolari baino gehiago elkartuko dira hasiera puntuan (10:00).


Guztira 120 kilometroko ibilbidea izango dute aurrez aurre. Hiru buelta egingo dituzte Arrasateko autobideko sarrerako biribilguneraino eta hiru bider igo beharko dute Gatzagako mendatea, mendiko sarirako puntuagarria izango dena. Bigarren aldiz igotzen dutenean, 11:55ak inguruan, herritik pasatuko dira eta sari berezia izango du lehenengoak. Eta hirugarren aldiz igotzerakoan bukatuko dute lasterketa, Txirrindulari Batzordeko kideen esanetan 12:47 inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak