31. Dorletako Ama txirrindulari lasterketa, domekan

Mirari Altube Arrese 2009ko uztailaren 3a

Gatzagako Txirrindulari Batzordeak antolatu du urtero legez eta 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariek 115 kilometro egingo dituzte.

Aurten, baina, ibilbidea aldatu diete: 10:00etan irten eta Arrasatera joango dira lehenengo; autobidera sartzeko biribilgunean buelta hartu eta, Gatzagatik gora, Legutioraino (Araba). Kurtzetako mendatetik Aramaiora jaitsiko dira eta Gatzagara egingo dute berriro; ondoren, beste itzuli bat egingo dute Arrasateraino, eta Gatzagako helmugan izango dira 12:40 inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak